XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
2.
LURRA ESPAZIOAN BIRAKA DABILEN ESPAZIALUNTZIA DA.Ez gaitezen gehiegi urrun.
Zuzen dezagun gure espazialuntzia berriro Lurrerantz.
Hurbiltzen goazen bitartean, adi-adi begiratuko diogu. Espaziotik begiratuta, Lurra biribila dela konturatzen gara,
Eta gainera mugitu egiten da,
Baina Lurra bi eratara mugitzen da: -
-
Lurrak Eguzkiari birak ematerakoan egiten duen bideari
Bere poloetatik pasatzen den ardatz irudikari bati birak ematen dizkio etengabe, Mendebaldetik Ekialderantz mugitzen delarik.
Eta bira osoa emateko 24 ordu behar izaten ditu.
Mugimendu honen ondorioz gaua eta eguna, elkarri jarraitzen zaio etengabe.
Begira arretaz marrazkiari eta ederki ulertuko duzu zergatik izaten diren egunak eta gauak.
Lurra biraka ari denean, alde batek Eguzkitiko argia hartzen duen bitartean, beste aldea ilunpean gelditzen da.
Horregatik izaten dira Lurreko alde guztietan gauak eta egunak.
Eta lehen esan dugun bezala Lurra Mendebaldetik Ekialderantz ari da biraka; horra zergatik ateratzen den Eguzkia Ekialdetik eta ezkutatzen Mendebaldetik.